Gaur egun komikiak egiteko ez da derrigorrezkoa marrazketan oso arina izatea, dena interneten sortua baitago.
Interneten komikiak egiteko hainbat webgune daude, batzuk ordaindu beharra daudenak, baina beste batzuk dohainik erabili ahal dituzunak. Nik erabili ditudan tresnak hauek dira:
- Lehenengo erabili dudan tresna Pixton da. Webgune hau oso erreza da erabiltzeko eta oso praktikoa. Zure komikiaren gaiaren arabera, pertsonai eta diseinu desberdinak ditu. Hori zure komikia egiterakoan, erraztasun asko ematen dizu.
- Gero Comic Life 2 tresna erabili dut. Tresna hau oso konplexua da, zuk dena egin behar duzulako eta ez du ezer eginda, bakarrik diseinua aukera dezakezu. Gainera, tresna hau erabiltzeko, deskargatu beharra dago.
- MarvelKids, Disney-eko webgune bat da eta Disney-eko pertsonai guztiekin zure komikia egin ahal duzu.
Nire komiki digitala egiteko, Pixton tresna erabili dut, erraztasun asko ematen didalako komikia egiterakoan. Nik aukeratutako gaia futbola da; horregatik, nire komikia, futbolari bati buruzkoa da. Futbolari hau lesionatuta dago eta ondo dagoenean, erreka batean berriz lesionatzen da eta ezin du nahi duen partida jokatu.