viernes, 22 de enero de 2016

Buru mapak

MIND MAP EDO BURU MAPAK NAHI DUZUNAREN GAIARI BURUZ ESKEMA BAT EGITEKO BALIO DU.

  • Buru mapak ikasteko edo gauzak planifikatzeko balio duten eskema modukoak dira. Oso erabilgarriak dira ikasketak egiteko. Adibidez, azterketa baten gaiak zentzuk izango diren begiratzeko.                                         Irudiaren jatorria

  • Lehenengo ikertu dudan tresna GoConqr izan da. Tresna hau oso  sinplea da eta oso errez erabiltzen da, eragozpen bakarra da batzuetan nahi diozun forma ematea ez duzula lortzen. Gero mindmeister frogatu dut. Itzura askotako buru mapak daude eta nahi diozun forma eman ahal diozu. Baina oso konplexua da eta ondo menperatu behar duzu buru mapa polit bat eraikitzeko. Azkenik text2mindmap tresna frogatu dut, oso sinplea da eta erreztasun askorekin txertatzen dira argazkiak.

  • Nire buru mapa egiteko erabili dudan tresna GoConqr izan da, oso errez egiten direlako buru mapak eta asko gustatu zaidalako buru mapari ematen dion itzura. GoConqr duen oso gauza ona nahi dituzun gaiak gehitu ahal diozula arazo barik.

  • Buru mapa egiteko aukeratu dudan gaia Euskera da. Euskerako azterketa laster da eta oso ondo planifikatu behar dut zer eta zenbat ikasi azterketarako. Nire buru mapa




Mapa Mental creado con GoConqr por haritzblanco

martes, 12 de enero de 2016

Europako zelai handienak

Nire ibilbidea
Aukeren zerrenda:
  • Euskal Herriko zelai bereizgarrienak.
  • "Liga BBVA"-an jokatzeko egin behar dituzun bidaiak.
  • Europako zelai handienak.
  • Munduko talde nagusienak.
  • "Champions League"-an jokatzen duten talde hoberenak.
"Europako zelai handienak" aukeratu dut, oso interesgarria delako ea zenbat pertsona sartzen diren futbol zelai batean.


Elkarrizketa


Imanol Agirretxe "Real Sociedad" taldean bizitza osoa igaro duen jokalari profesionala da. Elkarrizketa hau ez da egiazkoa, interneten aurkitu ditudan datuekin osatuta dago. 

Zenbat taldetan egon zara zure bizitzan zehar?
- Nire bizitza osoan "Real Sociedad"-en egon naiz, zortzi urte nituenean futbolan aritzen hasi nintzen. Hamazazpi urte nituenean, lehenengo mailan lehen aldiz jokatu nuen jokalari profesional moduan.

Ze posizoetan jokatu duzu?
- Txikitan atezain moduan jokatzen nuen baina azpertu egin nintzen eta orain arte aurrelaria izan naiz.


Zein izan da gol gehien sartu dituzun sasoia?
- Sasoi honetan izugarrizko sasoia egiten ari naiz, baina 2012/13 22 gol sartzera ailegatu nintzen. Orain arte egin dudan sasoi hoberena da baina baliteke urtengoa izatea.

Zelan deitzen dizute "Real Sociedad"-eko jarraitzaileak?
- Ezizen asko ditut, aipagarrienak Imagol,Zlatan junior, Agigol edo "el Lewandowski de Ursubil". Telebistako eta irratiko kazetariek Agirretxe edo Imagol deitzen didate.

Txikitan pentsatzen zenuen  futboleko jokalari profesionala izango zinela? 
- Ez, txikitan astronauta izan nahi nuen, baina errealan sartzearen eraginez futbolaria izatea bihurtu zen nire ametsa.

Zenbat ikasketa dituzu?
- E.S.O.-raino notak oso onekin ailegatu nintzen, baina batxilergora ailegatu nintzenean erabaki behar izan nuen futbola edo ikasketak jarraitzea, dena ez zitzaidalako denbora ematen eta futbola erabaki nuen. Oso erabaki ona hartu nuela pentsatzen dut egunero.

Zelan eramaten duzu kaletik zoazenean jendea argazkiak ateratzeko edo zurekin hitz egiteko zuri gelditzea?
- Lehen oso gustura nengoen, baina orain jende asko ezagutzen dit, orduan ezin dut 100m segidan ibili eta hori pixka bat pelma da. Baina beti oso pozik ateratzen ditut argazkiak nire jarraitzaileekin.