Imanol Agirretxe "Real Sociedad" taldean bizitza osoa igaro duen jokalari profesionala da. Elkarrizketa hau ez da egiazkoa, interneten aurkitu ditudan datuekin osatuta dago.
Zenbat taldetan egon zara zure bizitzan zehar?
Zenbat taldetan egon zara zure bizitzan zehar?
- Nire bizitza osoan "Real Sociedad"-en egon naiz, zortzi urte nituenean futbolan aritzen hasi nintzen. Hamazazpi urte nituenean, lehenengo mailan lehen aldiz jokatu nuen jokalari profesional moduan.
- Txikitan atezain moduan jokatzen nuen baina azpertu egin nintzen eta orain arte aurrelaria izan naiz.
Zein izan da gol gehien sartu dituzun sasoia?
- Sasoi honetan izugarrizko sasoia egiten ari naiz, baina 2012/13 22 gol sartzera ailegatu nintzen. Orain arte egin dudan sasoi hoberena da baina baliteke urtengoa izatea.
Zelan deitzen dizute "Real Sociedad"-eko jarraitzaileak?
- Ezizen asko ditut, aipagarrienak Imagol,Zlatan junior, Agigol edo "el Lewandowski de Ursubil". Telebistako eta irratiko kazetariek Agirretxe edo Imagol deitzen didate.
- Ez, txikitan astronauta izan nahi nuen, baina errealan sartzearen eraginez futbolaria izatea bihurtu zen nire ametsa.
Zenbat ikasketa dituzu?
- E.S.O.-raino notak oso onekin ailegatu nintzen, baina batxilergora ailegatu nintzenean erabaki behar izan nuen futbola edo ikasketak jarraitzea, dena ez zitzaidalako denbora ematen eta futbola erabaki nuen. Oso erabaki ona hartu nuela pentsatzen dut egunero.
Zelan eramaten duzu kaletik zoazenean jendea argazkiak ateratzeko edo zurekin hitz egiteko zuri gelditzea?
- Lehen oso gustura nengoen, baina orain jende asko ezagutzen dit, orduan ezin dut 100m segidan ibili eta hori pixka bat pelma da. Baina beti oso pozik ateratzen ditut argazkiak nire jarraitzaileekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario