domingo, 13 de marzo de 2016

Lanbide: paradigma berria



Hemen behean utziko dudan bideoari buruz hausnarketa bat egingo dut, bideoan lan merkatuaren egoerari buruz hitz egiten da.


Azkenengo urteetan asko aldatu da enpresek dituzten funtzionamendua. Gaur egun, enpresek gazteak bilatzean ez dute "curriculum" bat bakarrik bilatzen, emaitzak bilatzen dituzte eta hori aldaketa handi bat izan da. Lan batzuetan oso txarto ordaintzen da, eta soldata horiek gero eta txikiagoak izango dira. Horrek arazo asko sortuko ditu.  

Beste herrialdeekin konparatuz, Espainian enpresari berri oso gutxi daude, biztanleria gehiena beste batentzat lan egiten duelako. Honek, batzutan, ez digu usten guk nahi dugun lanean jardutea. Hau arazo bat da, lan askotan aspertuta edo motibazio faltarekin lan egiten dutelako. 

Nire ustez, Espainian ez dira gauzak ondo egiten gaur egun. Lan merkatua txarto banatuta dago eta honek ondorio latzak ekartzen ditu. Etorkizunerako espero dut erabakiak hobetu hartuko ditugula. Lan egiteko, gero eta ikasketa gehiago egin behar dira, lanak gero eta espezializatuagoak direlako eta horrek ikasketa espezializatuak egin behar ditugula ondorioztatzen du. 

Hau guztiaren ondorioa hau da. Espainiako lan merkatuetan aldaketa ugari egongo dira hurrengo urteetan eta lanak banatuagoak egongo dira. Gustuko duzun lan batean jardutea oso garrantzitsua da, produktiboagoak izango garelako eta gustura egongo garelako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario