jueves, 12 de mayo de 2016

Arduino

Azken asteetan zehar, arduino programarekin hainbat ariketa egin ditugu. Azken ariketa, 10. ariketa, guk asmatutako ariketa egin izan behar dugu. Irakasleak emandako pauta batzuk jarraituz, bakoitzak bere ariketa egin du.
Nik egindako ariketa hau da : 8.sakagailua ez sakatu ez gero , hiru bider errepikatuko da 2 segundoko soinu bat, baina 8.sakagailuari ematerakoan ez da ezer gertatuko baina 8.sakagailua eta 7. edo 4. sakagailuari sakatzerakoan, LED gorria, berdea eta zuria piztuko dira segundo baten eta 3 biderrez errepikatuko da. Beheko irudietan ikusten da zelan izango zen ariketa.

domingo, 13 de marzo de 2016

Lanbide: paradigma berria



Hemen behean utziko dudan bideoari buruz hausnarketa bat egingo dut, bideoan lan merkatuaren egoerari buruz hitz egiten da.


Azkenengo urteetan asko aldatu da enpresek dituzten funtzionamendua. Gaur egun, enpresek gazteak bilatzean ez dute "curriculum" bat bakarrik bilatzen, emaitzak bilatzen dituzte eta hori aldaketa handi bat izan da. Lan batzuetan oso txarto ordaintzen da, eta soldata horiek gero eta txikiagoak izango dira. Horrek arazo asko sortuko ditu.  

Beste herrialdeekin konparatuz, Espainian enpresari berri oso gutxi daude, biztanleria gehiena beste batentzat lan egiten duelako. Honek, batzutan, ez digu usten guk nahi dugun lanean jardutea. Hau arazo bat da, lan askotan aspertuta edo motibazio faltarekin lan egiten dutelako. 

Nire ustez, Espainian ez dira gauzak ondo egiten gaur egun. Lan merkatua txarto banatuta dago eta honek ondorio latzak ekartzen ditu. Etorkizunerako espero dut erabakiak hobetu hartuko ditugula. Lan egiteko, gero eta ikasketa gehiago egin behar dira, lanak gero eta espezializatuagoak direlako eta horrek ikasketa espezializatuak egin behar ditugula ondorioztatzen du. 

Hau guztiaren ondorioa hau da. Espainiako lan merkatuetan aldaketa ugari egongo dira hurrengo urteetan eta lanak banatuagoak egongo dira. Gustuko duzun lan batean jardutea oso garrantzitsua da, produktiboagoak izango garelako eta gustura egongo garelako.

Azterketa estatistikoa

Gure IKT-ko klaseko ikasleekin azterketa estatistiko bat egin dut.


Azterketa estatistikoaren gaia, galdera bat izan da. Hau izan da galdera: Zure etxean zenbat partidu ikusten dira astean zehar? Nire hipotesia jende ugarik  futbola jarraitzen duela da.
  • Klaseko jendea galdera erantzun ondoren, grafiko bat egin dut lortutako emaitzekin. Grafikoan, argi ikus ditzakegu oker nengoela egindako hipotesiarekin baina daude jende ugari fubola fanatikoki jarraitzen duenak. Klaseko gehiengoa ez du ikusten edo partidu bat ikusten du astean zehar.

miércoles, 10 de febrero de 2016

Aro digitaleko komikiak

  Gaur egun komikiak egiteko ez da derrigorrezkoa marrazketan oso arina izatea, dena interneten sortua baitago.

  Interneten komikiak egiteko hainbat webgune daude, batzuk ordaindu beharra daudenak, baina beste batzuk dohainik erabili ahal dituzunak. Nik erabili ditudan tresnak hauek dira:
  • Lehenengo erabili dudan tresna Pixton da. Webgune hau oso erreza da erabiltzeko eta oso praktikoa. Zure komikiaren gaiaren arabera, pertsonai eta diseinu desberdinak ditu. Hori zure komikia egiterakoan, erraztasun asko ematen dizu.
  • Gero Comic Life 2 tresna erabili dut. Tresna hau oso konplexua da, zuk dena egin behar duzulako eta ez du ezer eginda, bakarrik diseinua aukera dezakezu. Gainera, tresna hau erabiltzeko, deskargatu beharra dago.
  • MarvelKids, Disney-eko webgune bat da eta Disney-eko pertsonai guztiekin zure komikia egin ahal duzu. 
  Nire komiki digitala egiteko, Pixton tresna erabili dut, erraztasun asko ematen didalako komikia egiterakoan. Nik aukeratutako gaia futbola da; horregatik, nire komikia, futbolari bati buruzkoa da. Futbolari hau lesionatuta dago eta ondo dagoenean, erreka batean berriz lesionatzen da eta ezin du nahi duen partida jokatu.

viernes, 22 de enero de 2016

Buru mapak

MIND MAP EDO BURU MAPAK NAHI DUZUNAREN GAIARI BURUZ ESKEMA BAT EGITEKO BALIO DU.

  • Buru mapak ikasteko edo gauzak planifikatzeko balio duten eskema modukoak dira. Oso erabilgarriak dira ikasketak egiteko. Adibidez, azterketa baten gaiak zentzuk izango diren begiratzeko.                                         Irudiaren jatorria

  • Lehenengo ikertu dudan tresna GoConqr izan da. Tresna hau oso  sinplea da eta oso errez erabiltzen da, eragozpen bakarra da batzuetan nahi diozun forma ematea ez duzula lortzen. Gero mindmeister frogatu dut. Itzura askotako buru mapak daude eta nahi diozun forma eman ahal diozu. Baina oso konplexua da eta ondo menperatu behar duzu buru mapa polit bat eraikitzeko. Azkenik text2mindmap tresna frogatu dut, oso sinplea da eta erreztasun askorekin txertatzen dira argazkiak.

  • Nire buru mapa egiteko erabili dudan tresna GoConqr izan da, oso errez egiten direlako buru mapak eta asko gustatu zaidalako buru mapari ematen dion itzura. GoConqr duen oso gauza ona nahi dituzun gaiak gehitu ahal diozula arazo barik.

  • Buru mapa egiteko aukeratu dudan gaia Euskera da. Euskerako azterketa laster da eta oso ondo planifikatu behar dut zer eta zenbat ikasi azterketarako. Nire buru mapa




Mapa Mental creado con GoConqr por haritzblanco

martes, 12 de enero de 2016

Europako zelai handienak

Nire ibilbidea
Aukeren zerrenda:
  • Euskal Herriko zelai bereizgarrienak.
  • "Liga BBVA"-an jokatzeko egin behar dituzun bidaiak.
  • Europako zelai handienak.
  • Munduko talde nagusienak.
  • "Champions League"-an jokatzen duten talde hoberenak.
"Europako zelai handienak" aukeratu dut, oso interesgarria delako ea zenbat pertsona sartzen diren futbol zelai batean.


Elkarrizketa


Imanol Agirretxe "Real Sociedad" taldean bizitza osoa igaro duen jokalari profesionala da. Elkarrizketa hau ez da egiazkoa, interneten aurkitu ditudan datuekin osatuta dago. 

Zenbat taldetan egon zara zure bizitzan zehar?
- Nire bizitza osoan "Real Sociedad"-en egon naiz, zortzi urte nituenean futbolan aritzen hasi nintzen. Hamazazpi urte nituenean, lehenengo mailan lehen aldiz jokatu nuen jokalari profesional moduan.

Ze posizoetan jokatu duzu?
- Txikitan atezain moduan jokatzen nuen baina azpertu egin nintzen eta orain arte aurrelaria izan naiz.


Zein izan da gol gehien sartu dituzun sasoia?
- Sasoi honetan izugarrizko sasoia egiten ari naiz, baina 2012/13 22 gol sartzera ailegatu nintzen. Orain arte egin dudan sasoi hoberena da baina baliteke urtengoa izatea.

Zelan deitzen dizute "Real Sociedad"-eko jarraitzaileak?
- Ezizen asko ditut, aipagarrienak Imagol,Zlatan junior, Agigol edo "el Lewandowski de Ursubil". Telebistako eta irratiko kazetariek Agirretxe edo Imagol deitzen didate.

Txikitan pentsatzen zenuen  futboleko jokalari profesionala izango zinela? 
- Ez, txikitan astronauta izan nahi nuen, baina errealan sartzearen eraginez futbolaria izatea bihurtu zen nire ametsa.

Zenbat ikasketa dituzu?
- E.S.O.-raino notak oso onekin ailegatu nintzen, baina batxilergora ailegatu nintzenean erabaki behar izan nuen futbola edo ikasketak jarraitzea, dena ez zitzaidalako denbora ematen eta futbola erabaki nuen. Oso erabaki ona hartu nuela pentsatzen dut egunero.

Zelan eramaten duzu kaletik zoazenean jendea argazkiak ateratzeko edo zurekin hitz egiteko zuri gelditzea?
- Lehen oso gustura nengoen, baina orain jende asko ezagutzen dit, orduan ezin dut 100m segidan ibili eta hori pixka bat pelma da. Baina beti oso pozik ateratzen ditut argazkiak nire jarraitzaileekin.